Jokin Altuna, udako erregea

Ataria 2016ko irailaren 6a

Argazkia: asegarce.com

Jokin Altunak Lekeitioko txapelketa irabazi zuen atzo, Rezusta lagun zuela. 22-14 irabazi zuten Irribarria eta Zabaletaren aurka; pilotari onenaren saria eman zioten Altunari. Lau torneotan gailenduta, amezketarra da udako txapelketa gehien irabazi dituen pilotaria.

Partidaren hastapenean, markagailua estu izan bazen ere, Rezustak bizkarra erakutsi zion Zabaletari. Olatua alde izanda, Jokin Altunak bere abileziak erakutsi zituen Lekeitioko pilotazaleen aurrean. Kintze ederrak egin bazituzten ere, pilotarien okerrak erabakigarriak izan ziren bikote urdina txapeldun atera zedin. Jokin Altunak 6 tanto egin, eta 5 galdu zituen; halere, torneoko pilotari onenaren saria jaso zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!