San Bartolome Jaiak 2016

Herriko semea bultzatzen

A. Uzkudun/I. Otaegi 2016ko abu. 24a, 19:42

San Bartolome egunez, pilota partidak izan dira Amezketako Larrunarri pilotalekuan. Herriko pilotariak jokatu du, eta jende andana bildu da herritarra animatzera. Xabier Tolosarekin osatu du bikotea, eta Mendizabal III.a eta Barriolaren aurka jokatu dute; baina, eskualdeko bikoteak ezin izan du partida aurrera atera, 22-14 galduta. Lehen partidan, Ugalde eta Erostarbe aritu dira nor baino nor, Jaka eta Urruzolaren aurka; 22-21 galdu dute eskualdeko ordezkariek.

Hurrengo egunetan, ondorengo egitaraua izango da Amezketako jaietan:

Abuztuak 25, osteguna

MOZORRO EGUNA

12:00. Herriko gazteen goitibehera lasterketa San Martin aldetik.

13:30. Txakolin dastaketa plazan (jatekoa norberak eraman beharko du, udalak parrila piztuko du).

15:30. XI. Mus txapelketarako izen-ematea (bikotekide batek amezketarra behar du izan; bikoteko, 10 euro ordaindu beharko dira).

16:00. XI. Mus txapelketaren hasiera.

20:00. Mozorroen sariketa plazan.

23:30. Obaneuke taldearekin dantzaldia plazan.

Atsedenaldian. Bingoa plazan.

 

Abuztuak 26, ostirala

10:30. XVI. Pilota txapelketa herrikoiaren finalak.

Ondoren. Poteoa.

14:30. Kuadrillen bazkaria, Larrunarri pilotalekuan.

Segidan. Joko poteoa.

21:00. Zahagi sagardoa (udalak sagardoa jarriko du).

Jarraian. Argazki muntaiaren erakustaldia.

23:00. Iratzar taldearekin erromeria plazan.

Atsedenaldian. Kulero eta galtzontzilo lasterketa.

 

Abuztuak 27, larunbata

12:30. Amaiur, Iruñeako dantza taldearen emanaldia, Larrunarri pilotalekuan.

18:00.Artzain txakurren erakustaldia, Jauregi-Haundi ondoko zelaian.

20:30. Sagardo dastaketa, plazan.

23:00. Untza taldearekin dantzaldia.

00:00. Euliaren hileta.

Segidan. Untza taldearekin goizaldera arte erromeria.

Tartean. Akelok guraso elkartekoen txekorraren zozketa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!