San Bartolome Jaiak 2016

Eguna kirola eginez hasi dute Amezketan

A. Uzkudun 2016ko abuztuaren 24a

12:30ean, herriko haur eta gaztetxoen eskutik, herri kirolak izan dira plazan. Ondoren, Idoia Etxeberria eta Joseba Ostolaza aritu dira harria jasotzen; Ugaitz Mugertza eta Iñaki Azurmendi aizkoran aritu dira.

Gainera, arratsaldean ere kirola izango da nagusi; izan ere, pilotari profesionalen partidak izango dira. Eguna bukatzeko, Egan taldearekin dantza saioa izango da herriko plazan.

Datozen egunotan, ondorengo egitaraua izango dute amezketarrek:

Abuztuak 25, osteguna

MOZORRO EGUNA

12:00. Herriko gazteen goitibehera lasterketa San Martin aldetik.

13:30. Txakolin dastaketa plazan (jatekoa norberak eraman beharko du, udalak parrila piztuko du).

15:30. XI. Mus txapelketarako izen-ematea (bikotekide batek amezketarra behar du izan; bikoteko, 10 euro ordaindu beharko dira).

16:00. XI. Mus txapelketaren hasiera.

20:00. Mozorroen sariketa plazan.

23:30. Obaneuke taldearekin dantzaldia plazan.

Atsedenaldian. Bingoa plazan.

 

Abuztuak 26, ostirala

10:30. XVI. Pilota txapelketa herrikoiaren finalak.

Ondoren. Poteoa.

14:30. Kuadrillen bazkaria, Larrunarri pilotalekuan.

Segidan. Joko poteoa.

21:00. Zahagi sagardoa (udalak sagardoa jarriko du).

Jarraian. Argazki muntaiaren erakustaldia.

23:00. Iratzar taldearekin erromeria plazan.

Atsedenaldian. Kulero eta galtzontzilo lasterketa.

 

Abuztuak 27, larunbata

12:30. Amaiur, Iruñeako dantza taldearen emanaldia, Larrunarri pilotalekuan.

18:00.Artzain txakurren erakustaldia, Jauregi-Haundi ondoko zelaian.

20:30. Sagardo dastaketa, plazan.

23:00. Untza taldearekin dantzaldia.

00:00. Euliaren hileta.

Segidan. Untza taldearekin goizaldera arte erromeria.

Tartean. Akelok guraso elkartekoen txekorraren zozketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!