San Bartolome Jaiak 2016

Eulia jaitsi aurretik, haurren dibertsioa

A. Uzkudun/I. Otaegi 2016ko abuztuaren 23a

Festen lehen eguna izateaz gain, Umeen Eguna ere bada gaurkoa, Amezketan. 11:00etan hasita, puzgarriak eta jolasak izan dituzte 13:00ak bitarte, jostaketarako gogoak asetzeko.

Egunak askorako emango du Amezketan. Izan ere, puzgarrien ostean, bazkaria izango dute haurrek Zazpi-Itturri elkartean, xahututako energiak pilatzeko. Arratsaldean, puzgarriak izango dituzte berriz, baita txokolate jatea ere. 19:00etan, kalejira izango da buruhandi eta txistulariekin; 20:30ean, amezketarrak identifikatzen dituen eulia jaitsiko da. Ondorengo zahagi ardoan sabelak berdindu eta gero, Ezten giro taldearekin dantzaldia izango da plazan.

Honako egitaraua izango dute amezketarrek, datozen egunotan:

Abuztuak 24, astezkena

SAN BARTOLOME EGUNA

10:00. Herrian zehar diana txistulariekin.

11:00. Meza, San Bartolome elizan.

12:30. Herriko haur eta gaztetxoek eskainita, herri kirolak plazan.

Tartean. Idoia Etxeberria eta Joseba Ostolaza harri jasotzen, eta Ugaitz Mugerza aizkoran.

17:30. Pilota partidak.

Ondoren. Egan taldearekin dantza saioa plazan.

22:30. Altuna anaiak frontoian, bertso saioa: Bixente Gorostidi, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Oihana Iguaran eta Mikel Artola. Gai-jartzailea: Imanol Artola.

Atsedenaldian. Bingoa plazan.

 

Abuztuak 25, osteguna

MOZORRO EGUNA

12:00. Herriko gazteen goitibehera lasterketa San Martin aldetik.

13:30. Txakolin dastaketa plazan (jatekoa norberak eraman beharko du, udalak parrila piztuko du).

15:30. XI. Mus txapelketarako izen-ematea (bikotekide batek amezketarra behar du izan; bikoteko, 10 euro ordaindu beharko dira).

16:00. XI. Mus txapelketaren hasiera.

20:00. Mozorroen sariketa plazan.

23:30. Obaneuke taldearekin dantzaldia plazan.

Atsedenaldian. Bingoa plazan.

 

Abuztuak 26, ostirala

10:30. XVI. Pilota txapelketa herrikoiaren finalak.

Ondoren. Poteoa.

14:30. Kuadrillen bazkaria, Larrunarri pilotalekuan.

Segidan. Joko poteoa.

21:00. Zahagi sagardoa (udalak sagardoa jarriko du).

Jarraian. Argazki muntaiaren erakustaldia.

23:00. Iratzar taldearekin erromeria plazan.

Atsedenaldian. Kulero eta galtzontzilo lasterketa.

 

Abuztuak 27, larunbata

12:30. Amaiur, Iruñeako dantza taldearen emanaldia, Larrunarri pilotalekuan.

18:00.Artzain txakurren erakustaldia, Jauregi-Haundi ondoko zelaian.

20:30. Sagardo dastaketa, plazan.

23:00. Untza taldearekin dantzaldia.

00:00. Euliaren hileta.

Segidan. Untza taldearekin goizaldera arte erromeria.

Tartean. Akelok guraso elkartekoen txekorraren zozketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!