Final laurdenetako azken partidak

Ataria 2016ko abuztuaren 11

Badoa pixkanaka aurrera Joxan Tolosa Txapelketa. Datorren asteburuan hiru partida jokatuko dira, final laurdenetako azkenak. Ostiralean eta larunbatean jokatuko dira norgehiagokak.

Abuztuaren 12an, 21:30ean hasita ondorengo partidak jokatuko dira. Kadeteetan, Alberdi eta Zubeldiak jokatuko dute elkarren aurka; gazteen mailan, Antso eta Azpitartek; nagusietan, Elezkano eta Zubizarretak.

Abuztuaren 13an, larunbatean, 21:30ean hasiko da Apezetxea eta Osaren artekoa. Segidan, Exposito eta Irazustabarrena ariko dira nor baino nor, gazteen mailan. Nagusien kategorian, Errandonea eta Apezetxeak jokatuko dute. Jardunaldi honen ostean, finalerdiak erabakita egongo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!