Altuna III.a Bizkaia Torneoko finalerdietarako sailkatu da

Asier Imaz 2016ko uztailaren 19a

Bizkaia Torneoko partida jokatu zuen Jokin Altunak igandean, Barakaldon. 5 t’erdiko binakako txapelketa da, eta Asegarce nahiz Aspeko pilotariek hartzen dute parte bertan. Altuna III.ak Barriolarekin osatzen du bikotea, eta lehen partida erraz irabazi zuten: 22-12.

Ezkurdia eta Zabaletaren aurka jokatu zuten lehia, eta amezketarra izan zen lauretan onena. 11 tanto lortu zituen Altuna III.ak, eta baita bi sake ere. Lau hutsegite ere egin zituen. Barriolak ez zuen tantorik egin, baina hutsegite bakarra eginaz, oso bikote sendoa osatu zuten. Ezkurdia ez zen fin ibili, eta zazpi kaleko partida egin zuen. Jokoan beste horrenbeste tanto egin zituen, baina 12an geratu zen Zabaletarekin. Atzelariak lau hutsegite izan zituen.

Finalerdietako partida uztailaren 24an jokatuko dute Altunak eta Barriolak Irribarria-Rezustaren aurka, Etxebarrian, 17:30ean. Aurkari berberen aurka beste partida bat jokatu beharko du larunbatean amezketarrak Zabaletarekin, Errenterian. Jaialdiko bigarren partida izango da; lehenengoa Retegi-Merino II.ak eta Ugalde-Zubietak jokatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!