Azken Muga proiektuak Aralar mendilerroaren bi aldeak lotu nahi ditu, Gipuzkoako eta Nafarroako bi eremuak, jarduera kulturalak antolatuz udan zehar. Bilerara norbanakoei zein kulturarekin lotura duten eragileei egiten zaie gonbidapena.
Egunotan Amezketako herriko plazan aulki erraldoi bat dago. Azken Muga proiektuaren bultzatzaileek jarri dute bertan aulki hori, deialdia egiteko bihar kultur etxean, 19:30ean hasita, egingo den aurkezpen eta bilerara.
Azken Muga proiektuak Aralar mendilerroaren bi aldeak lotu nahi ditu, Gipuzkoako eta Nafarroako bi eremuak, jarduera kulturalak antolatuz udan zehar. Bilerara norbanakoei zein kulturarekin lotura duten eragileei egiten zaie gonbidapena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?