Jokin Altuna ikustera, Bilbora

Asier Imaz 2016ko maiatzaren 15a

Atzo arratsaldean Amezketatik Bilbora autobusa joan zen. Jokin Altunak bertan jokatzen zuen. Bizkaia frontoia itsusia da; oso. Zaletuak ilusioz joan ziren. Itzulera ere umoretsua izan zen. Jokin Altunarekin beste arratsalde bat pasa zuten, beraz, gustura.

Urrutikoetxeak 22-6 irabazi zion amezketarrari, buruz-buruko finalerdietan. Historia handirik gabeko partida izan zen. Bizkaiatik atera eta inork gutxik hitz egin zuen kantxan ikusitakoaz; aitzakiarik gabeko garaipena Urrutikoetxearena. Denak ados. Baina, pilotalekua zein itsusia zen; mostruo bat.

Oraindik txapelketa, ordea, ez da amaitu Altuna III.arentzat. Hirugarren eta laugarren postuak jokatzeko aukera dauka amezketarrak; ezker eskuak uzten baldin badio. Gauza bat da ziurra, amezketarrak ondoan izango dituela partida horretan ere.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!