Jokin Altuna, finalerdietara

Ataria 2016ko apirilaren 26a

Irujo ez da osatu ezker eskuko hatz batean duen lesioaz, eta uko egin dio Jokin Altunaren aurka jokatzeari.

Jokin Altuna Banakako Txapelketako finalerdietan dago jada. Atzo Victorren aurka erakustaldia eman eta final laurdenak jokatu gabe egin du aurrera, Juan Martinez de Irujok datorren astelehenean Tolosako Beotibarren jokatu behar zuten partida jokatzeari uko egin eta gero.

Iberokoak bihar egin behar zuen azken proba jokatzeko moduan zegoen ala ez jakiteko, baina gaurko entrenamendu saioan konturatu da ezinezkoa duela garaiz osatzea.

Altuna III.ak Mikel Urrutikoetxea edo Joseba Ezkurdia izango du aurkari finalerdietan. Igande honetan jokatuko dute elkarren aurka, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!