Jokin Altuna bi edo hiru aste geldirik egongo da

Asier Imaz 2016ko otsailaren 16a

Argazkian, Jokin Altuna ezker airez errematean

Ezker eskumuturrean haustura dauka pilotari amezketarrak. Bere ordez Julen Retegik jokatuko du binakako txapelketan.

Jokin Altunak ezker eskumuturrean mina zuela amaitu zuen Labastidako partida, binakako txapelketako azken jardunaldikoa. Mediku azterketak egin ondoren, haustura bat agertu zaio ligamentuan. Ondorioz, bi edo hiru aste geldirik egongo da. Txapelketan Retegi Bik jokatuko du bere ordez, Merino II.arekin. Hurrengo partida ostiralean zen jokatzekoa Jokin Altuna, Irunen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!