Behorrak larreratzeko epea, berriz, Pilarika egunean irekiko da, urriaren 12an, eta 2017ko martxoaren 31ean amaituko da.
Izena ematea udaletxeko bulegoan egin behar da ordainketarekin batera (ardi bakoitzeko 0,60 euro, eta behiak eta behorrak 9 euro buruko) eta otsailaren 27a da horretarako azken eguna. Deialdia ganaduzale guztiei eta baita ere udazkenean ganaduak botatzen dituzten ganaduzaleei egina dagoela jakinarazi dute.
Udazkenean larreratu arren, orain egin behar da izen ematea udaletxean, ordainketarekin batera. Neurriari jarraipen zehatza egingo diote Amezketako Udaletik, eta «arauak betetzen ez badira neurriak hartuko dituztela», argitu dute. Bestetik «Larrondora ez ganadurik botatzeko, eta zuzenean Enirio-Aralarko larreetara bidaltzeko abereak» eskatu dute.
Ganaduzaleei «mesedez eskatzen zaie landatuta dagoen landare gaztea eta hesiak errespetatzeko, landareengan kalterik sortu ez dadin».