Aurrera Saiaz bigarren Euskal Herriko pilota elkarteen txapelketan

Andoni Uzkudun 2016ko urtarrilaren 31

Usurbilgo Pagazpe pilota elkartea nagusitu da Euskal Herriko txapelketan. Hiru partidetatik bi irabazi ditu eta txapela bereganatu dute Usurbildarrek. Asteasuko Xabier Urbieta, Pagazpeko pilotarien artean egon da.

Azkenean jokatu dira Euskal Herriko txapelketak. Arratsaldea nahiko aldrebesa izan arren, hiru partidak jokatzea lortu da. Lau t'erdiko partida, Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokatu da eta Iñaki Arratibelek garaipena lortu du. Buruz buruko partida berriz, Alegiako Elorri pilotalekuan jokatu behar izan da Amezketako frontoiko hezetasunaren ondorioz. Bigarren partida eta hirugarren partidak, Pagazpe pilota elkarteak irabazi ditu eta txapela bereganatu dute. Hala eta guztiz ere, goraipatu behar pilotari guztiek eskaini duten ikuskizuna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!