Altuna III.a, bolada hobearen bila

Asier Imaz 2016ko urtarrilaren 24a

Altuna III.ak eta Merino II.ak 22-16 galdu dute Irujo-Rezustaren aurka, gaur arratsaldean Donostian. Bihar Artolak Tolosan jokatuko du.

Laugarren postua hiru garaipenera gera daiteke Altuna III-Merino II.arentzat, gaurko partida galdu ostean. Bigarren itzuliko lehena zen, eta Irujo-Rezusta nagusi izan dira, batez ere Bergarako atzelaria. Partida oso serioa jokatu du Rezustak, aginduz eta pilota bakarra galduz. Jokin Altuna saiatu da, baina ez da bere bolada onenean. Azken partidako sentsazio onak aprobetxatu nahi zituen bide horretan jarraitzeko, baina ez da horrela izan. Hurrengo jardunaldian Artola-Albisu izango dituzte aurkari, larunbatean, Idiazabalen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!