Juan Mari Mujika, aske

Ataria 2015eko abenduaren 21a

Pasa den abenduaren 9an izan zen eskualdeko lau herritarren aurkako epaiketa, tartean zen Mujika. Epaiketa horren emaitza da irteera hau.

Senideek albistea "pozik" jaso dute goizean, eta jakin bezain laster Valdemoro espetxera bidean jarri dira, bertan baitzen Mujika. Dagoeneko senideen artean da. Irudian, Mujika, arreba, emaztea eta koinatuarekin.

2001ean Jose Maria Aznar Espainiako orduko gobernuburua hiltzen saiatzea leporatuta epaitu zuten Mujika, Luis Iruretagoiena ‘Suni’, Peio Olano eta Goio Jimenezekin batera. Fiskaltzak, denera, 285 urteko espetxe zigorra eskatu zuen. Laurek ukatu zuten atentatu saioan parte hartu izana, eta Iruretagoienak ez beste guztiek ukatu zuten ETAko kide direla epaiketan. 

Epaiketa amaituta, fiskalak berretsi egin zituen hasierako zigor eskaerak: 72 urteko zigorra Iruretagoienarentzat, eta 71 urteko zigorra gainerakoentzat. Hala ere, bertan izan ziren zenbait herritarrek Tolosaldeko ATARIA-ri adierazi zioten fiskalak aitortu zuela ez zegoela auziperatuen aurkako proba «zehatzik».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!