Amezketan txabola batek su hartu du

Asier Imaz 2015eko abenduaren 17a

Argazkian, Altunegi ingurunea, suak sortutako kea agerian dela

Suhiltzaileak sua kontrolaturik daukate. Altunegi auzoan izan da gertaera, 27. zenbakiaren inguruan.

Suhiltzaileek azaldu dutenez Amezketan txabola batek su hartu du. Ertzaintzak jakinarazi duenez ganaduentzat egokitutako txabola zen. Suhiltzaileek azaldu dutenez, "hego haizea lanak ematen ari da, tartean egurra eta lastoa daudelako". Suhiltzaileen hiru kamioi eta auto bat joan dira sutea gertatu den ingurura.

Bertaratu diren ertzaintzek azaldu duenez, "sua kontrolpean dago eta laster itzaliko dute". Iturri berdinek azaldu dutenez, txabolaren jabea bertan zegoen gertaera jaso den unean.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!