Buruz buru Zubizarreta eta Alberdi aritu ziren frontoi osoan. Ataundarrak 18-14 irabazi zion azpeitiarrari. Bigarren partidan Arteagak Eneko Labaka menderatu zuen, 18-14, lau t’erdian. Binaka, Peru Labaka-Jon Erasun nagusitu ziren, 22-12, Elordi-Martinezen aurka. Larrunarrin 364 sarrera saldu zituzten.