Aimar Olaizola: "Nire ilusioa igandean jokatzea da"

Ataria 2015ko aza. 12a, 14:33

Gaur eguerdian egin dute igandeko pilota aukeraketa Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok, baina oraindik kolokan da goizuetarraren parte hartzea.

Aukeraketan Olaizolak ez du probarik egin ezker eskuarekin, eta azken egun hauetan entrenamendurik burutu ez duela onartu badu ere, bere helburua igandean jokatzea izango dela azaldu du.

"Bihar arratsaldean ikusiko dut eskuak zer sentsazio ematen dizkidan, baina argi daukat herenegun bezala baldin badaukat, ez dudala jokatuko". Hala ere, azken unera arte agortuko du erabakia: "Mina seguru izango dudala, baina minak eta minak daude. Mina izanagatik jokatzeko moduan dagoela ikusten baldin badut, arriskatuko dut, finalerdiak direlako eta ezin direlako hain erraz utzi".

Kazetari batek behatza tapatzeko aukeren inguruan galdegin dio, eta honakoa izan da goizuetarraren erantzuna: "Txarrena da behatzaren parean hutsunea utzi behar dela, eta eskuan ere bai. Ezin asmatuz nabil. Bihar ea zuloa beste era batera egiten dugun. Behatza lokartzea agian egongo litzake, baina eskua ere lokartu beharra egongo litzateke. Ez dut sekula egin hori eta nahiago dut ez probatu.". 

Bien bitartean, Jokin Altunari itxarotea baino ez zaio gelditzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!