Altuna: "Maila honetan jokatu dezakedala erakutsi dut"

Ataria 2015eko urriaren 22a

Jokin Altunak eta Aimar Olaizolak, igandean, Atano III. pilotalekuan jokatuko duten partidarako pilotak aukeratu dituzte.

Hemendik aurrera "gozatu" egin behar duela adierazi du pilota aukeraketaren ostean: "Maila honetan jokatu dezakedala erakutsi dut".  Artolari irabazi izanak lasaitasuna eman dio, baina argi du "Olaizolaren burutik ez da pasatzen nire aurka galtzea". Ikusmina sortu du partidak, eta jendea pilotalekura gerturatzeak partida ikustera konfiantza ematen dio: " Jendeak argi edukiko balu Aimarrek segituan irabaziko lukeela partida ez litzateke hainbeste jende gerturatuko".

Lanak eman nahi dizkio goizuetarrari, eta partida zaila jartzen ahaleginduko da.

Aimar Olaizolak, berriz, bai Altuna eta baita Artola ere aipatu ditu, 18-19 urterekin, berak jokatzen zuen baino gehiago jokatzen dutela nabarmenduz. "Beste joko era bat egiten nuen, botera gehiago jokatzen nuen" gehitu du.

Altuna III.a: 105 eta 104,9 gramoko pilotak aukeratu ditu, eta Olaizola II.ak pisu gehiagokoak: 105,2 eta 105,5.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!