Ugartek estreinatu du bere frontoi berritua

Ataria 2015eko urriaren 3a

Ugarteko festetarako prest nahi zuten Amezketako Udaletik auzoko frontoia. Eta horrela izan da. Atzo gauean herri afarian lehenengoz zapaldu bazuten ere auzokideek, gaur goizean estreinatu dute gaztetxoen pilota partiduekin.

Hamaiketan hasita, jokoan aritu dira Etxeberria-Irastorza Galarraga-Galartzaren kontra; Goñi-Sarasola Etxeberria-Larrearekin lehiatu dira; Larrea-Balerdi bikoteak Etxeberria-Fernandez izan du aurrez aurre; Beloki-Goñiren aurkaria Sarasola-Alkain izan da eta Ruiz-Goñi Ermina-Mujikarekin izan dira nor baino nor.

Ugarte festetan murgildurik dagoen honetan, egun osoan zehar haur, gazte eta helduek zer ospatua izango dute: 

Ugarteko festak. Errosarioko Amaren jaiak

Gaur, larunbata

11:00. Gaztetxoen pilota partidak.

13:00-14:30 eta 15:30-19:00. Puzgarriak eta beste hainbat jolas.

Arratsaldean zehar. Zaldian ibilalditxoak Ugarten zehar.

Segidan. Txokolatea bizkotxoekin elkarte aurrean.

21:00. Zahagi-ardoa.

22:30. Ansorregi eta Larrañagarekin trikitixa.

 

Bihar, igandea

11:15. Meza nagusia.

Jarraian. Txakolin probaketa eta pintxoak plazan.

Bazkal aurretik. Laja eta Mikelen trkiti saioa.

18:00. Herri kirolak: Harrijasotzailea: Inaxio Peruren Aizkolariak: Ugaitz Mugerza eta Jose Miel Mujika.

Ondoren. Ingurutxoa.

20:30. Sagardo probaketa. Laja eta Mikelen trikitiarekin festei amaiera emango diegu.

 

Erlazionatuak

Laja eta beste klasiko batzuk

Imanol Garcia Landa 2015 urr 02 Amezketa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!