Betizu jatean 100 lagun bildu dira Ugarten

Ataria 2015eko ekainaren 13a

100 lagun inguru bildu dira Ugarteko betizu jatean.  Elkarteak antolatzen duen ekitaldia izaten da eta jai giroan ari dira eguna ospatzen auzoko frontoian.

Txistorra, entsalada eta betizua eta postrerako gazta eta menbriloa. Hori da Ugarteko Elkarteko kideek prestatu duten menua gaurkorako. Urtero aldatzen dute elkarteko zuzendaritza batzordea eta batzorde hori arduratzen da betizu jatea antolatzeaz.

Adin guztietako jendea biltzen da bazkaritarako eta baita antolaketarako ere. Atzo gauean hasi ziren betizua erretzen eta dena prest zuten eguerdirako. Umore onean ari dira jaia ospatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!