Irati Andaren solasaldiarekin jarraituko du Mendi Asteak

Ataria 2015eko ekainaren 2a

Amezketako Mendi Asteak hiru saio ditu aste honetan. Horietako bat Irati Andaren hitzaldia izango da, Hamarkada bat harkaitz artean izenekoa. Kultur etxean izango da, gaur, 20:00etan.

Jokin Artola Buruntzunzin elkarteko kideak eman ditu Mendi Astean izango diren saioei buruzko azalpena.

Bihar, ekainak 3, Pirinio eta Himalaya artean hitzaldia eskainiko du Zigor Iturrietak. 20:00etan, kultur etxean. Eta Mendi Astea bukatzeko, ekainaren 6an, larunbata, Pura vida dokumentalaren proiekzioa Buruntzunzinen. Mendiko Buruntzunzin elkartean gaua pasa behar duenak aldez aurretik jakinarazi behar du 695712610 zenbakira deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!