Hitzaldi eta proiekzioak, mendizaleen gozamenerako

Naiara Roldan de Aranguiz 2015eko maiatzaren 21a

Astelehenean hasita ekainaren 6a arte luzatuko da aurtengo Amezketako Mendi Astea

Amezketako Buruntzunzin Mendi Elkarteak aurten ere Amezketako Mendi Astea antolatzeari ekin dio.

Mendiaz disfrutatzea gustuko dutenek zita berria izango dute datorren astelehenetik hasita. Guztira sei emanaldi izango dira amezketarrek eta bisitariek agendetan apuntatu beharrekoak.

Marron Mongoliaz mintzatuko da maiatzaren 25ean. Handik bi egunera Mendia arnas dokumentalak testigua hartuko du. Ekainaren 2an Irati Anda eskalatzaile gasteiztarraren txanda izango da Hamarkada bat harkaitz artean solasaldiarekin. Eta hurrengo egunean, Zigor Iturrietak izango du protagonismoa Pirinio eta Himalaya artean solasaldiarekin. Emanaldi guztiak kultur etxean izango dira 20:00etan. Ekainaren 6an Buruntzunzin izango da mendi astearen bilgune, eta gauean Pura vida eskainiko da han.

Egutegia

Maiatzak 25, astelehena. Mongolia hitzaldia eskainiko du Marronek. 20:00etan, kultur etxean.

Maiatzak 27, asteazkena. Mendia arnas dokumentalaren proiekzioa. 20:00etan, kultur etxean.

Ekainak 2, asteartea. Hamarkada bat harkaitz artean, Irati Andaren eskutik. 20:00etan, kultur etxean.

Ekainak 3, asteazkena. Pirinio eta Himalaya artean hitzaldia eskainiko du Zigor Iturrietak. 20:00etan, kultur etxean.

Ekainak 6, larunbata. Pura vida dokumentalaren proiekzioa Buruntzunzinen. *Mendiko Buruntzunzin elkartean gaua pasa behar duenak aldez aurretik jakinarazi behar du 695712610 telefonora deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!