Altunak Irujo ordezkatuko du ostiralean

Mikel Iraola 2015eko urtarrilaren 14a

Amezketarrak Barriolaren ordez arituko den Ceciliorekin batera jokatuko du Atano III.a pilotalekuan Artola eta Albisuren aurka.

Eskualdeko derbia izango da berriro ere binakako txapelketan. Xala hiru astez lesionatuta egon ondoren itzultzekoa zen asteburuan, eta hori dela eta, txapelketako ibilbidea amaitutzat zuen Altunak. Baina Juan Martinez de Irujo eskuko minez esnatu da gaur goizean eta ostiralean ez jokatzea erabaki du. Beraz, amezketarrak Iberokoa ordezkatuko du.
 
Ceciliorekin osatuko du bikotea, hau ere, Barriolaren ordez arituko da. Bigarren astez jarraian, beraz, ordezkoek osatutako bikote batek jokatuko du.
 
Neurketa ostiralean jokatuko da 22:00etatik aurrera Atano III.an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!