22-9, hasieratik txanpona gorri

Asier Imaz 2014ko azaroaren 29a

Lau t'erdiko pilota txapelketaren finala gaur erabaki da. Irujoren aurka Aimar Olaizola ariko da. Ekaitz Saralegi bidean gelditu da, bigarren urtez jarraian. Baina bigarren urtez jarraian, baita ere, txapelketa handia egin du amezketarrak.

Ekaitz Saralegi:

 

Iruñeko Labrit pilotalekuan lau t'erdiko txapelketaren bigarren finalaurrekoa jokatu da gaur arratsaldean, Aimar Olaizola eta Ekaitz Saralegiren artean. Goizuetarra nagusi izan da, 22-9ko emaitzarekin. Partida segidan jarri zaio maldan behera, sakea alde, 6-1eko partziala sartuaz Saralegiri. Ondoren amezketarraren erreakzioa etorri da, baina ez da bere eguna izan. Olaizola II.ak berriro ihes egin dio, eta tarteak erabakigarria zirudien. Itsura besterik ez da izan, bere partidarik onena ez jokatu arren, tantoa erraz bukatzeko gaitasuna duela erakutsi baitu Saralegik. 12-9koarekin zaleak erotu egin dira. Labrit gainezka zegoen, eta amezketarraren aldeko oihuak besterik ez ziren entzuten harmailetan. Partidaren bigarren zatia izan zitekeena, ordea, hortxe amaitu da. Ekaitz Saralegi sakea ateratzera joan da, eta akabo, falta egin du saketik. Partidako hirugarrena. 12-10 izan zitekeena, 13-9 bilakatu da, eta hortik aurrera, Olaizola II.ak ez du barkatu, 22ra eta finalera joan da zuzenean.

Aimar Olaizola:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!