Saralegi, final aurrekora

Ataria 2014ko azaroaren 15a

Xala eta Retegiren arteko partida amaitu den unea

Amezketarrak Irujoren aurka ez jokatzea erabaki zuen arren, aurrera egingo du Julen Retegik Xalari irabazi eta gero. 

Retegi bigarrenak sorpresa eman zuen atzo gauean Oñatin Xalari irabazita. Lekuineko pilotariak modu ezinhobean hasi zuen ligaxka, Irujori 22-14 gailenduta. Ondoren Saralegiren aurka galdu zuen, eta Retegiren aurka irabaztea besterik ez zuen aurrera egiteko.

Pilotari nafarrak, ordea, partida borobila jokatu zuen atzo eta 22-15 irabazi zion Xalari. Hasiera borrokatua izan zen, baina neurketaren erditik aurrera, Julen Retegik aurre hartu, eta errenta polita lortu zuen. 21-14koarekin guztia alde izan zuen partida amaitzeko baina hutsa egin zuen Retegik. Hurrengo tantoan, ordea, erabaki zuen norgehiagoka. Guztira 12 tanto egin zituen nafarrak. 

Gauzak horrela, Ekaitz Saralegik aurrera egingo du eta lesiotik errekuperatuz gero, final aurrekoa jokatuko luke. Juan Martinez de Irujo dagoeneko sailkatua zegoen, Bengoetxea bezalaxe. Bihar erabakiko da nor izango den laugarrena: Aimar Olaizola edo Mikel Olaetxea. Lizartzarrak aurrera egiteko aukera bakarra, Olaizola II.ak bihar Ezkurdiaren aurka galtzea da. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!