Maite Gurrutxaga: "Denborak esango du aurrera begira sariak zer suposatuko duen"

Tolosaldeko Ataria 2014ko urr. 29a, 18:54

Euskadi Literatura Saria eman diote amezketarrari, ilustrazioaren alorrean, Habiak lanagatik. Epaimahaiak "ilustratzailearen gaitasun narratibo eta adierazkor izugarria” goraipatu du; “lan poetiko eta intimista honetan istorioa marrazkiek eraikitzen dute”, gaineratu du. 18.000 euro jasoko ditu sariarengatik Gurrutxagak. Irakurri Habiak lanaren inguruan Tolosaldeko Atariak Maite Gurrutxagari egindako elkarrizketa.

Nola jakin duzu sariaren berri?
Eusko Jaurlaritzatik telefonoz deitu zidaten eta ikaragarrizko ezustekoa izan da, egia esateko. Poz handia hartu nuen.   
Espero gabekoa izan da, beraz.
Nik uste dut gauza hauek ez direla espero izaten, eta gero iristen direnean ezustekoa bikoitza da. Batzuetan pentsatzen duzu zuk lan handia egin duzula, baina hori zuk dakizu, eta gero jendeak edo kasu honetan epaimahaiak hori guztia baloratu duela ikusten duzunean, ezustekoa itzela izan da.
Eta zer suposatzen du zuretzat horrelako sari bat eskuratzea?
Ikaragarrizko balorea ematen diot, norbaitek zure lanari egiten dion errekonozimendua baita, eta gainera profesionala. Aurrera begira zer suposatuko duen? Hori denborak esango du. Nik nahi dudana da lan egiten jarraitu, eta lanak eta proposamenak jasotzen jarraitu. Hori da espero dudana sari honek ekartzea. Eta epaimahiarengandik jasotako hitzek ikaragarrizko poza eman didate.
Zer gustatu zaizu zehazki epaimahaiak esandakotik?

(Elkarrizketa osoa, biharko Tolosaldeko Ataria-ren zenbakian)

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!