Pilota partidekin ekin diete, goizean, Ugarte auzoko jaiei. Kirola eginez nekatu ez, ordea, eta neska-mutilek ilara egin dute puzgarrietan saltoka aritzeko.
Arratsaldean ere izan dute gozamenerako tarterik, zaldian osteratxoak emanez. Iluntzean, berriz, auzoko jaiak biribilduko dituzte afari-legea eginez.
