250. urteurrenean, bertso emanaldia eta afaria

Asier Imaz 2014ko irailaren 16a

Fernando Amezketarra jaio zela 250 urte beteko dira urriaren 10ean. Egun horretarako, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Amezketan. 

19:30ean, Fernandoren bertsoetan oinarritutako emanaldia egongo da kultur etxean, Eñaut Agirre, Imanol Kamio eta Aitor Atxegaren eskutik. Kultur etxeko aretoan izango da emanaldia eta sarrerek 5 euro balio dute.
21:00etan afaria egingo dute Paper Fabrikako elkartean. Ondoren, bat-bateko bertso saioa izango da. Emanaldirako eta afarirako txartelak 20 eurotan jarri dituzte salgai.
Antolatzaileek azaldu dutenez, arratsaldeko eta iluntzeko emanaldietarako nahiz afarirako sarrerak Amezketako udaletxean eta Alegiako Route 33 kafetegian jarri dituzte salgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!