2014/07/02 08:30

60 urtetik gorako amezketarrentzat ibilaldia

Amezketa
Nafarroan dagoen Xabierko gaztelura joango dira, uztailaren 2an. Lehentasuna 60 urtetik gorakoek izango dute, baina autobusa betetzen ez bada, gainontzeko herritarrek ere joateko aukera izango dute. Izena emateko egunak: ekainak 26 eta 27 (osteguna eta ostirala), udaletxean. Txartelaren prezioa: 30 euro pertsonako.
Egitaraua:
08:30. Plazan, gero Ergonen eta azkenik Ugarten geratuko da autobusa. Bidean geldialdi bat egingo da hamaiketakoa egiteko.
12:00. Xabierko gaztelua bisitatu.
14:00. Bazkaria Xabier jatetxean.
18:00. Etxerako buelta.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!