Hezetasunaren aurkako pintaketa lanak

Asier Imaz 2014ko ekainaren 5a

Amezketako Larrunarri pilotalekuan, plazako frontoian, pintaketa lanetan dabiltza. Udaletik azaldu dutenez, «beharra handia zen, hezetasunak pinturari asko erasan baitio». Beraz, hezetasun horren aurkako tratamendua ematen ibili dira azken bi asteetan. Lanak aste honetan amaituko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!