Etxe hutsen alokairua sustatu nahi du Amezketako Udalak

Asier Imaz 2014ko apirilaren 15a

Amezketako Udalak herriko etxe hutsak alokairuan sustatzeari ekin nahi dio. Horretarako, aurrez, azterketa bat egin nahi du, ondoren, ekainera bitarteko parte hartze prozesu baten bidez, «hauteskude programan hartutako konpromisoari heltzeko».

Udalaren ustez, Amezketan dagoen etxebizitza eskaria asetzeko, ez dago eraikuntza berririk egin beharrik. «Izan ere, azterketa sakonagoa  laster izango den arren, jakin badagiku, etxe hutsen kopurua % 20 inguru dela gaur egun».
Herrian etxebizitza hutsen kopurua maila horretan egotea, arazo bat da udalarentzat: «Etxebizitza behar eta nahi duen jendea badago, eta bitartean etxebizitzak hutsik, zahartzeko, izurratzeko eta erortzeko arriskuan daude. Egoerari buelta eman ezean, herria pixkanaka-pixkanaka hiltzen joan liteke, herriko belaunaldi gazteek bereziki, eta Amezketan bizi nahi duenak ez duelako aukerarik izango». Egoera horri buelta emateko, alokairua sustatzeko helburua izango duen parte hartze prozesua jarri dute martxan udaletik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!