Lurdes Larreta Irati Mujikaren amak

Ataria 2014ko martxoaren 26a

Lurdes Larreta Irati Mujika amezkatarraren ama da. Segiko kide izatea leporatuta gaztea epaitzen ari dira Madrilen.

Larreta egunerokotasuna eta alabaren egoera uztartzen saiatzen da, «burutik kendu ezinik gaia, baina bestalde egunerokatasunean aurrera egin beharrean nire lanean eta ohiko bizimoduan murgilduta, biak egin nahian», azaldu du.


Egoera erraza ez da ari bizitzen. Epaiketaren ondoren zer etorriko den galdetuta, «Espainiako justiziaren testuingurua kontuan hartuta epaiketa bat beti epaiketa bat da, ez dago aurreikusterik gauza logikorik edo zentzuzkorik». Alabaren egoeraz galdetuta, «natural ikusi dut Irati, aste honetan hitz egin dut telefonoz. Ez dago ezer aurreratzerik eta aurreikuspenik egiterik, eguna iristen denean ikusiko dugu zer gertatzen den».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!