Amezketako Etxeberri Haundi baserriko Martina Artanok 100 urte bete zituen larunbatean, eta hori dela eta udalak oroigarri bat eman zion. Artano baserri berean jaio zen, eta oraindik ere bertan bizi da familiaz inguratuta. Xatur Zabala zinegotziak eman zion oroigarria.