N-I errepideko 443. lotunean (Villabona) aglomeratuaren lanek trafikoan eragina izango dute.
Asteazkena, uztailaren 1, 00:00etatik 05:00etara, N-1etik Gasteizerako noranzkoan 443. lotunera (Villabona) doan irteera itxita egongo da. Lasarte-Oriatik datorrenak eta Villabonako 443. irteera hartu nahi duenak, Gasteizerako noranzkoan jarraitu beharko du eta pk 441eko gasolindegiko irteera hartu Villabonara sartzeko.
05:00etatik aurrera, obrako behin-behineko seinaleak desmuntatuko dira eta zirkulazioa normaltasunera lehengoratuko da.