Eskola Agenda 2030 egitasmoaren bisita udalera

Ataria 2026ko maiatzaren 21a

Ikasleek euren proposamenak aurkeztu dituzte udalean, eta udal ordezkariek orain arte hartu dituzten neurrien berri eman dute.

Amasa-Villabonako ikastetxeetako ikasle eta irakasleak udaletxean izan dira, Eskola Agenda 2030 egitasmoaren barruan. Azken ikasturtean mugikortasuna landu dute ikasleek, eta egindako lanketaren ondorioak eta proposamenak aurkeztu dizkiete udal ordezkariei.

Udal agintariek ikasleen proposamenak kontuan hartu dituzte, eta Beatriz Unzue alkateak eta Xabat Laborde Hirigintza zinegotziak iragarri dute mugikortasunaren inguruko neurri zehatzak martxan jarri dituztela.

Besteak beste, bizikletaren mugikortasun plana egin dute Amasa-Villabonarako; Arratzaingo bidean oinezkoen segurtasuna hobetzeko neurriak hartu dituzte; eta Arratzaingo eskolaren inguruko irisgarritasuna bermatzeko proiektua abian jarri dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!