Gurea aretoa bete dute kantuz

Ataria 2026ko maiatzaren 9a

Eresargi Gazte abesbatzak emanaldi berezia eskaini du herriko aretoan, Goazen telesaileko Garazi Urkola eta Jon Alonso aktoreekin batera.

Eresargi Gazte abesbatzakoek Gurea aretoa bete dute, bai eserlekuak eta baita agertokia ere. Hainbat adinetako haurrek ederki abestu, Garazi Urkola billabonatarraren eta Jon Alonso eibartarraren laguntzarekin. Goazen telesaileko aktoreak dira Urkola eta Alonso, eta abesten ondo baino hobeto moldatzen direla erakutsi dute. Pianoarekin laguntzen Iñar Sastre irurarra aritu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!