Zapore aniztasuna dastatzeko

Ataria 2026ko apirilaren 18a

Caritas Gipuzkoak antolatutako Zapore Anitz egitasmoa egin dute Villabonako Berdura plazan.

Bigarren urtez egin dute egitasmoa, eta herriz aldatzen joaten dira. Aurtengoan Zapore Anitz Amasa-Villabonan egin dute, eta Caritaseko proiektuetan parte hartzen dute kideak eta boluntarioak elkartzeko baliatzen dute. Xabier Jorrin Caritaseko kideak azaldu duenez, «egun pasa bat egiten dugu, eta horretarako paellak prestatu ditugu. Bakoitzak bere ukitua ematen dio, bere jatorrizko herrialdeko modura eginez». Proiektuetako partaideak hainbat herrialdetakoak dira, eta bere gastronomia ezagutarazteko aukera izan dute. Antolakuntzatik jarri dituzte oinarrizko osagaiak, eta gero bakoitzak ekarri dute bere osagai bereziak. Bestalde, ekitaldia girotzeko, herriko Eresargi abesbatzak emanaldia egin du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!