Otsabiora mendi irteera egingo dute igandean

Ataria 2026ko martxoaren 12a

Igandean 09:00etan Olaederra kiroldegiaren parean egin dute hitzordua haurrekin batera Otsabio mendira igotzeko.

Aizkardi mendi elkarteak haurrekin mendi irteerak antolatzen ditu tarteka, eta datorren iganderako txango bat proposatu die familiei. Otsabio mendira igoko dira.

Ia zortzi kilometroko bidea da eta 483 metroko desnibela du Otsabiok. Igandean, Olaederra kiroldegitik 09:00etan abiatuko dira.

Parte hartu nahi dutenek, edo informazio gehiago nahi dutenek ttonttorrezttonttor@gmail.com helbidera idatzi dezakete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!