Moda Biziz desfileak ireki du Gabonetako Kanpaina

Leyre Carrasco 2025eko abenduaren 6a

Hasi da Oria Merkatari Elkarteak antolatutako Gabonetako Kanpaina. Moda Biziz desfilea izan da lehen ekitaldia, eta herritar ugari elkartu ditu. 

Moda Biziz desfilea egin zuten Amasa-Villabonako merkatariek ostegun iluntzean. Berdura Plazan egin zuten Oizeder Mayoren gidaritzapean, eta DJ Zigorren musikak eta Oier Laborderen dantzek girotuta. Titare, Garintza, Gema Loradenda, Zubimuxu, Eizmendi Kirolak, Duna Oinetakoak, Kaori & Amlu eta MP Boutique dendetako eskaintzarekin osatu zuten moda desfilea, eta Garazi Loradendak apaindu zuen gunea. Hori gutxi ez, eta Eizmendi eta Hamabost ile-apaindegiek apaindu zituzten modeloak, eta Minimarket JC-k janari postua jarri zuen eta Zubimuxu Ikastolak edari barra. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!