Villabonako jaiak 2025

Dantzak eta musikak berotu dute Santio Eguna

Endika Apalategi Labayen 2025eko uztailaren 25a

Santio Eguna giro ederrean ari dira ospatzen Amasa-Villabonan. Errebote plazan, Loatzo Musika Eskolako Bandak kontzertua jo du, eta ondoren, Oinkari dantza taldeak soka dantza egin du.

Santio Eguna ospatzen ari dira gaur, Villabonako festetako egun nagusian. Eguraldiak ustekabeko atsegina eman die billabonatarrei, eta goiz osoan zehar ekintza ugari izan dituzte. Horien artean, Loatzo Musika Eskolako Bandak eskainitako kontzertua nabarmendu da Erreboteko plazan. Emanaldia amaitu ondoren, Oinkari dantza taldearen txanda izan da, eta herritarrei eskaini dieten soka-dantzan, hainbat herritar lotu dira sokara, zapiari helduta dantzan aritzeko.

Santio egunean, arratsalderako prestatu duten egitaraua hemen ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!