Villabonako jaiak 2025

Santio jaiak 2025: Egitaraua

Ataria 2025eko uztailaren 15a

Oinkari dantza taldeak eta Salbadora jubilatu elkarteak botako dutn suziriarekin eta erroskilaren igoerarekin abiatuko dira festak Santio bezperan eta Saninazio egunera arte iraungo dute.

Egitaraua

  • UZTAILAK 24, OSTEGUNA
    • 18:00. Txupinazoa eta erroskila igotzea, Oinkari dantza taldearen eta jubilatuen elkartearen eskutik.
    • 18:15. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Iraunkorrak txarangak alaiturik.
    • 19:30. Kuadrillen arteko Futbito Txapelketako finala.
    • 20:00. Eresargi abesbatzaren kontzertua.
    • 21:30. Herri afaria.
    • 23:00. Gazteen danborrada, Onddo gazte asanbladaren eskutik.
    • 00:30. Dantzaldia Gabezin taldearen eskutik.
    • 01:00. 40 urtetik gorakoentzako DJ emanaldia.
  • UZTAILAK 25, OSTIRALA
      • SANTIO EGUNA
    • 09:00. Diana, Loatzoren txistu taldearen eskutik.
    • 10:30. Udalbatzaren bisita Santiago egoitzara.
    • Jarraian. XLIII. Haurren Herri krosa.
    • 11:30. XLIII. Helduen Herri krosa.
    • 12:00. Loatzo musika eskolako bandaren kontzertua.
    • 13:30. Soka dantza, Oinkari dantza taldearen eskutik.
    • 14:00. Jai egitarauaren azal onenaren sari banaketa.
    • 17:00. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira.
    • 18:00. Sagardo eta pintxo dastaketa.
    • 19:00. Jota eta Lierni trikitilarien eskutik erromeria.
    • 22:30. Alaia Martin, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal bertsolariak. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
    • 00:00. Irma eta Jokin trikitilarien eskutik erromeria.
    • Jarraian. Larrain dantza herrikoia.
    • Ondoren. Dantzaldia Laket taldearen eskutik.
  • UZTAILAK 26, LARUNBATA
    • 09:00. Diana Hernaniko Dultzaineroek alaituta.
    • 10:00. Xake jokoa helduentzat.
    • 11:30. Konpartsa herrikoia, Zunbeltz kale antzerki elkartearen eskutik.
    • 15:00. Konpartsaren bazkaria.
    • 16:00. Helduen bola tiraldia.
    • 16:30. Xake jokoa haurrentzat.
    • 18:00. Konpartsa herrikoiaren kalejira, Zunbeltz kale antzerki elkartearen eskutik.
    • 23:30. Eztanda taldearen kontzertua.
    • 01:30. Euskaraokea.
  • UZTAILAK 27, IGANDEA
    • 09:00. Diana, Loatzoren trikitixa taldearen eskutik.
    • 11:00. Santiotan Kantari kantujira.
    • 12:00. Pilota. Nagusi mailako finalak udal pilotalekuan.
    • 17:00. Sokamuturra.
    • 18:00. Santiotan Kantari kantujira.
    • 19:30. Txekor jatea eta sagardo dastaketa, Zunbeltzen eskutik.
  • UZTAILAK 28, ASTELEHENA
      • GAZTEEN EGUNA
    • 11:00. Haurren pilota ekintza. Behar Zana pilota elkartea.
    • 14:30. Gazteen bazkaria Onddo gazte asanbladaren eskutik.
    • 16:00. Haur eta gazteen bola tiraldia.
    • 17:30. Kalejira Kitadelpare txarangarekin.
    • 18:00. Haur parkea.
    • Jarraian. Pilota: Frontenisa banaka eta eskuz binakako txapelketa herrikoia Olaederran.
    • 23:30. Mirua eta Toc taldeen kontzertua.
  • UZTAILAK 29, ASTEARTEA
    • 10:00. Toka txapelketa.
    • 11:00. Jubilatuen eta kultur ikastaroetako eskulanen eta margoen erakusketa.
    • 14:00. Jubilatuen bazkaria.
    • 18:30. Herri kirolak.
    • Jarraian. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira.
  • UZTAILAK 30, ASTEAZKENA
      • KUADRILLA EGUNA
    • 14:30. Kuadrillen bazkaria.
    • 17:15. Kuadrillen kalejira Gauerdi txarangarekin.
    • 20:15. Dantzaldia Iratzar taldearen eskutik.
    • 21:30. Kafe eta likore dastaketa musikarekin jubilatuentzat.
    • 00:00. Zezen suzkoa plazan.
    • 00:15. Dantzaldia Iratzar taldearen eskutik.
  • UZTAILAK 31, OSTEGUNA
    • 09:00. Diana Hernaniko Dultzaineroek alaituta.
    • 10:00. Ur parkea Malkar plazan.
    • 11:00. Errebotea: Villabona Hazparne 96. norgehiagoka.
    • 12:30. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira.
    • 13:00. Eresargi gazte abesbatzaren kontzertua.
    • 18:00. Sokamuturra Hernaniko Dultzaineroek alaituta.
    • 20:00. Remiri XVI. urteurreneko omenaldia Remi Gogoan ekimenaren eskutik.
    • 20:30. Burrunba elektrotxaranga.
    • 23:00. Santioetako irudien proiekzioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!