Villabonako jaiak 2025

Txupinazoarekin abiatu dira Santio Jaiak

Endika Apalategi Labayen 2025eko uztailaren 24a

Santio Jaiak abiatu dituzte Amasa-Villabonan, eta datorren osteguna arte izango dute zertaz gozatu; Oinkari dantza taldeko eta Salbadora jubilatu elkarteko kideek bota dute txupinazoa.

Santio jaiei hasiera eman diete gaur Villabonan, erroskilla udaletxeko fatxadan zintzilikatuta. Gaurtik aurrera, zortzi egunez, festaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Aurtengo txupinazoa botatzeko ohorea aurten 50. urte betetzen dituzten Oinkari dantza taldeko eta Salbadora jubilatu elkarteko kideek izan dute. Lehenik, pregoia irakurri dute Errebote plazako oholtzatik, eta ondoren suziria botata hasi dira festak, Iraunkorrak txarangak alaituta. Ondoren, Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira egin dute herrian zehar, Iraunkorrak txarangaren laguntzarekin.

Festak ez du etenik izango arratsalde osoan, eta beste zenbait ekintzez gozatzeko aukera izango dute gaur billabonatarrek:

  • 19:30. Helduen areto futboleko finala, Erreboteko plazan.

  • 20:00. Eresargi abesbatzaren kontzertua, Gurea antzokian.

  • 21:30. Herri afaria, Erreboteko plazan. Eguraldi txarra eginez gero: Txerminen.

  • 00:30. Dantzaldia, Gabezin taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

  • 01:00. Gazte garaiak oroituz, 40 urtetik gorakoentzat DJ emanaldia, Txistulari plazan.

Ikusi Santio Jaien egitarau guztia hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!