'Argilunak' ikuskizuna irailera atzeratu dute

Ataria 2025eko uztailaren 11

Gaurko eguraldi iragarpena ikusita, programatuta zegoen Argilunak dantza ikuskizuna irailaren 12ra atzeratzea erabaki dute.

Argilunak dolu prozesu batetik sortutako lana da, galera batek eragindako krisitik abiatu zena. Dantza eta ikus-entzunezko arteak uztartuz, bizitzaren izaera duala sinbolizatu eta mugen inguruko tentsio globalak esploratzen ditu. Espazio honetan muga horiek gainditzen dituzten aukerekin esploratuko da. Proiekzioen bidez, ohiko ikuspegi frontala apurtu eta gertutasuna eskainiko da, materiala eta ez-materialaren arteko mugak zabalduz. Dualtasun orok duen alde ilunen presentzia onartu eta leku bat aitortuko zaie, argi-ilunen koexistentzia aldarrikatuz.

Honako hauek osatzen dute Komorebi Produkzioak proiektua:

  • Garazi Egiguren Urkola: Sentimenduak dantzan jarri ditu proiektu honetan.
  • Nerea Gurrutxaga Arruti: Ideiak gorpuzten eta gorputzei mugimendua gidatzen ari da.
  • Amaia Santamaria Andres: Itzal eta argien arteko jolasa, material eta birtualaren mugak lausotuz.
  • Mattin Zeberio Larraza: Unibertso sonoroaren diseinua, elektronikoa bezain organikoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!