'Kulturaniztasunaren zopa' sukaldaritza saioa larunbatean, Amasa-Villabonan

Ataria 2025eko ekainaren 5a

2023ko edizioko irudi bat. Iturria: Kutxa Fundazioa

Kutxa Fundazioak 19 jarduera biltzen dituen Klik agenda prestatu du hirugarren sektore ekosozialeko eragileekin elkarlanean eta larunbatean iritsiko da Villabonara.

Larunbatean, ekainak 7, Kulturaniztasun Zopa sukaldaritza saioa egingo dute Villabonako plazan, 11:30etik 13:30era. Izen ematea Kutxafundazioa.eus helbidean egin behar da.

Larunbatekoa belaunaldi arteko saio bat izango da eta bertan elkarrizketa eta sukaldaritza uztartuko dituzte, hizkuntza eta kultura aniztasunaren inguruan hausnartzeko. «Aniztasunaren Zopa kolektiboa prestatzen dugun bitartean, ideiak, jakintzak eta esperientziak partekatuko ditugu, pentsamendu kritikoa elikatzeko», esan dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!