Danok Danenako pultsulariak oso fin aritu dira Gipuzkoako Txapelketan

Ataria 2025eko martxoaren 31

Gipuzkoako Halterofilia Txapelketa jokatu zuten larunbat goizean Amasako udal pilotalekuan. Bertan aritu ziren Danok Danena halterofilia taldeko gaztetxoak eta Zarauzko ZKE taldekoak. Nabarmentzeko emaitzak lortu dituzte eskualdeko Danok Danenako pultsulariek.  

Teknika txapelketan, benjaminetan, Iraitz Kortajarena izan da txapelduna, 2. Mia Riko, 3. Diego Dos Santos, 4. Laia Astibia, 5. Alba Gonzalez, 6. Ekhi Rubiños, 7. Oxel Tolosa, 8. Aydee Sanchez, eta 9. Amar Donfare. Infantiletan, Ander Rodriguez bigarren izan da eta Taha El Byad hirugarren.

Emakumezkoen 15 urtez azpikoan, 53 kiloko kategorian Olatz Rubiños txapelduna izan da, eta 63 kilokoan Kisbel Lopez izan da irabazlea. Txapelketako markarik onena Kisbel Lopezentzat izan da. 17 urtez azpikoetan, 53 kilokoan Olatz Rubiños izan da txapelduna, 58 kilokoan Isabella Gonzalez txapeldun eta Mirari Maqueda bigarren, 63 kilokoan Kisbel Lopez txapeldun, 77 kilokoan Maialen Zubeldia txapeldun eta Jisbeli Riera bigarren. Maialen Zubeldiak egin du markarik onena. 

Gizonezkoen 15 urtez azpikoan, 65 kilokoan Eneko Mesa txapeldun eta Ander Rodriguez bigarren, eta 71 kilokoan Joel Ropero txapeldun. Eneko Mesak egin du marka onena. 17 urtez azpikoan, 56 kiloko kategorian Sergio Gonzalez txapelduna, 65 kilokoan Eneko Mesa txapeldun eta Ander Rodriguez hirugarren, 71 kilokoan Unai Mesa txapeldun eta Joel Ropero bigarren, 79 kilokoan Mohamed Reda El Byad txapeldun, eta 98 kilokoan Zigor Urretabizkaia txapeldun. Mohamed Reda El Byadek egin du marka onena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!