Amasako udal pilotalekuan euren indarra neurtzen aritu dira goizean pultsulari gazteak. Danok Danena halterofilia taldeak antolatuta jokatu dute Gipuzkoako Txapelketa. Nor baino nor gehiago aritu dira 15 eta 17 urtez azpiko pultsulariak eta jasoaldi bakarreko zein bi txandako jasoaldiko modalitateetan aritu dira.