Billabonatar olinpikoak omendu dituzte

Ataria 2024ko abenduaren 28a

1924ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuten Aquilino Sagarna, Benedicto Santamaria eta Jose Andres Garate pilotari billabonatarrei omenaldia egin diete.

Aquilino Sagarna, Benedicto Santamaria eta Jose Andres Garate billabonatarrak omendu ditu Amasa-Villabonako Udalak, Behar Zana elkartearekin batera antolatu duen ekitaldian. Hain justu, 100 urte betetzen dira Parisko Joko Olinpikoetan hiru pilotariek urrezko domina lortu zutela.

 

Omenaldia Joko Garbia Jaialdiaren barruan egin dute. Pilota joko zaharrenetako bat eta herri gutxitan mantentzen da, tartean, Amasa-Villabonan. Horregatik, mendeurrenaren harira, Behar Zana elkarteak egun osoko egitaraua prestatu du gaurko, eta protagonismo berezia izango du pilota modalitateak. Goizean, neguko pilota topaketa egin dute, eta arratsaldean, hainbat partida izan dira, gazteen nahiz helduen mailan. Hain zuzen, partida nagusiaren aurretik egin diete omenaldia Parisen jokatu ziren Olinpiar Jokoetan parte hartu eta urrezko domina lortu zuten pilotari billabonatarrei. Haien ordez senideak eta ordezkariak izan dira omenaldiko unean.


Argazkiak: Behar Zana elkartea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!