Anariren kontzertua, urriaren 6an

Ataria 2024ko irailaren 17a

Anarik kontzertua eskainiko du Villabonako Gurea antzokian urriaren 6an. 'Giza zarata' azken diskoa taularatuko du. 'Ataria'-k bi sarrera zozkatuko ditu.

Anarik eta bere taldeak Giza zarata disko berria eskainiko du urriaren 6an, Villabonako Gurea antzokian, 19:30ean. Sarrerak salgai daude jada, 10 euroren truke. Ataria-k irailaren 30etik urriaren 3ra bi sarrera zozkatuko ditu, Villabonako Kultura sailarekin elkarlanean. 
 
Anari Xabier Olazabal (baxua), Mariano Hurtado (pianoa eta organoa), Ander Mujika (gitarra elektrikoa eta ahotsa), Xabier Etcheverry (arrabita eta ahotsa) eta Mikel Txopitearekin (bateria) batera ariko da Gurea antzokiko kontzertuan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!