Beroari aurre eginez

Leyre Carrasco 2024ko uztailaren 31

Santio Festetako azken egunetan izaten ari diren tenperatura altuei aurre egiteko, Malkar plazan jarri duten ur parkean jolasean eta brinko aritu dira herriko haur eta gaztetxoak.

San Ignazio Eguna ari dira ospatzen Villabonan, alegia, festetako azken eguna. Gaurkoan ere tenperatu altuak nagusitu dira, eta ohi bezala, gaurkoan ere ur parkea jarri dute Malkar plazan. Bertaratu diren haur eta gaztetxoek eskertu dute, beroari aurre egiteko aukera paregabea izan baitute. Honela, giro ederrean aritu dira jolasean freskatzen.

Iluntzean agurtuko dituzte aurtengo Santio Jaiak, baina ordura arte izango da zertaz gozatu. Egitarau guztia hemen ikusgai.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!