Etxeondo parkea Villabonako kuadrillen gotorleku

Leyre Carrasco 2024ko uztailaren 30a

Etxeondo parkean egin dute kuadrillen bazkaria herritarrek. Ehunka lagun bildu dira, eta arratsaldean, kalejiran irtengo dira bertatik.

Villabonako Santio festen barruan Kuadrillen Eguna da gaurkoa. Ehunka herritar bildu dira Etxeondo parkean, kuadrillako lagunekin bazkaltzeko. Jai giroa izan da nagusi eguerdi partean. Arratsaldean, Gauerdi txarangak kuadrillak Etxeondotik hartu eta herriko erdigunera eramango ditu musikaz lagunduta, eta Errebote plazara iristean dantzaldia egingo dute, Laket taldearen eskutik.

Bihar Santio jaietako azken eguna izango da. Egitarau guztia hemen ikusgai.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!